Kresala euskara batuan liburua - Txomin Agirre - Karrikiri Denda View larger

Kresala (euskara batuan)

Txomin Agirre

978-84-8331-414-2

Hautaketa honetan dago: EUSKAL KLASIKOAK

More details

15,70 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Txomin Agirre

    Hautaketa honetan dago: EUSKAL KLASIKOAK

    Deskribapena:

    Kresala Bizkaiko kostako Arranondo herrian (Ondarroaren izen-aldaketa) dago kokatua. Arrantzale jendearen bizimodu eta ohiturak erakusten dizkigu bertan Agirrek, haritzat amodiozko istorio bat daukan kontaera bizi eta hunkigarrian.

    Egileak ez du bere pentsaera inoiz ezkutatzen: kristautasuna eta euskaltzaletasuna dira bere lanaren gidari, baina hau ez da inondik ere traba pasadizo barregarri nahiz latzak tartekatzeko, liburuari halako literatur balioa ematen diotenak. Lehenbiziko aldiz eskaintzen diogu euskal irakurleari Kresala euskara batuaz, Jon Arretxek egindako moldaketan.

    Argitaraldi honekin ez da inongo euskalkirik zokoratu nahi; aitzitik, bizkaierak euskara batuari lexiko, joskera zein esaera aldetik ekarri behar dion aberastasunaz jabetzen lagunduko digula espero dugu.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: