Non arraio dago Loreren txita?  View larger

Non arraio dago Loreren txita?

HUTCHINS, PAT

978-84-7681-891-6

berria

14,00 € BEZ barne

  • 1968. urtean argitaratu zen lehen aldiz Loreren ibilaldia izeneko albuma. Non arraio dago Loreren txita? liburu arrakastatsu haren bigarren zatia da. Aurrekoaren ildo beretik, honek ere Loreren ibilaldi bat kontatzen digu, kasu honetan bere txitatxoaren bila. Bestearen antzera, bi maila edo planotan kontatuta dago.

    Testuak Lore oiloak txitaren bila egiten duen ibilaldia kontatzen du, baina ilustrazioei erreparatzen badiegu, txitaren gorabehera xelebreak biziko ditugu. Ibilaldian zehar, sekulako arriskuen mehatxupean izango da txita, katuaren hatzaparrak, azeriaren begirada zorrotza… eta, bitartean, beti bezala Lore inozoa ez da ezertaz jabetuko. Bi irakurketa maila daudenez, irakurlearekin lortzen den konplizitatea erabatekoa da.

    Lore oiloak ikusten ez duena, haurraren begirada azkarrak erraz asko ikusiko du, eta, hala, jolas dibertigarri bat sortzen da. Estetika pertsonala eta berezia darabil Pat Hutchinsek lan honetan. Kolore berde, laranja, gorri eta hori biziak erabiltzen ditu, xehetasunez beteriko ilustrazioetan. Egitura biribila eta mugimendua dauzka liburu honek. Dudarik gabe, ume txikiekin irakurtzeko liburu aproposa, entretenigarria eta atsegina.

    Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegia. 2015eko gida

Sail honetako beste zenbait aukera: