Punki   1989-2008     KOMIKIA View larger

Punki 1989-2008 KOMIKIA

DUESO, ANTTON

978-84-330-2590-6

25,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • 1989ko martxoan argitaratu zen Punkiren lehen istoriotxoa Ipurbeltz haurrentzako komiki aldizkari mitikoan. 2008an izan zuen itxiera data aldizkariak. Nobelaturik argitaratu zituen, pertsonaia protagonista harturik, bost liburu 1997 eta 1999 urteen artean Roger izeneko argitaletxeak -dagoeneko desagerturik dena-. Arrakastaz oharturik, eta Punkik euskal munduko haurren artean izandako transzendentzia ikusirik, Bilboko Desclée argitaletxeak bost liburu haiek berreditatzea erabaki zuen 2007 eta 2009 urteen artean. Berriz ere jaso zuen Punkik adin guztietako irakurleen baiezkoa. Hori dela eta, aurrera pausoa eman eta istoriotxoen aukeraketa eta bost nobelen argitalpenari bide eman diogu, antologia bat denaren baitan. Ez dira bildu Punkiren abentura zoro guztiak, baina bai horien eredu diren hainbat eta hainbat, pertsonaiak iraun zuen ia hogei urte haietan jasandako garapenaren erakusgarri.