Usoa - Bidaia kilikagarria View larger

Usoa - Bidaia kilikagarria

Patxi Zubizarreta

978-84-9746-132-0

11,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Patxi Zubizarreta

    Deskribapena:

    Urtebetetze oparia izango da Usoak Eskandinaviara egingo duen bidaia. Familian joango dira. Baina autobusean era guztietako bidaiariak ezagutuko dituzte: jasanezinak batzuk, misteriotsuak beste batzuk, eta izango da bidailagun erakargarririk ere... Hala bada, bidaia poetikoa izango da gau zuria mirestean, arriskutsua izango da hango bihurgune estuetan ibiltzean, lunefull edo zoragarria izango da, gidariaren hitzetan, hango hiri nahiz paisaia liluragarriak ikustean. Baina hasieratik azken-azken unera arte bizia, umoretsua eta, batez ere, kilikagarria gertatuko zaio Usoari, urtebetetze opari gogoangarria.