Xia Tenzinen bidaia miresgarria View larger

Xia Tenzinen bidaia miresgarria

ZUBIZARRETA, PATXI

978-84-8394-338-0

berria

2.010. urteko Euskadi Sariaren irabazlea, Haur + Gazte Literatura arloan

More details

11,80 € BEZ barne

  • Tximeleta euria, kristal euria, euri berdea, harri euria, apo eta suge euria, txinparta euria, malko euria, izar euria, istorio euria eta tximeleta euria. Horrela dute izena liburu honetako hamar atalek. Liburuaren izenburuak berak eta atalen izenek iradokitzen diguten moduan, magia eta lilura dira nagusi kontakizunean zehar. Hona hemen, labur-labur, istorioaren haria: Xia Tenzin, munduko gizonik altuena, munduko mendirik altuenean bizi da, Tibeten; hala ere, ezin du itsasorik ikusi, eta aitaren berririk ere ez du. Beraz, bidaia bati ekingo dio, arriskuz betetako bidaiari alegia, baina baita xarmaz, maltzurkeriaz eta misterioz blai izango den bidaiari ere.

    Zertarako-eta itsasoa ikusteko zein aitaren berri jakiteko. Lortuko ote du? Alde batetik hizkuntza aberatsa, bizia, darabil Zubizarretak; eta, bestetik, zortzi urtetik aurrerako neska-mutikoentzat aproposa oso. Heldu zein haur, guztiek hartuko duzue gozatu ederra liburua irakurtzeaz bat: euskara ederra bidaide, Xia Tenzinekin abiatuko zarete itsasorantz, eta berarekin batera biziko abentura eta kalentura zirraragarriak. Azken finean, zer da ba irakurtzea, bidaia miresgarria ez bada? Erdu zu ere dantza, poema eta Jacobo Muñizen marrazki ederrak lagun atzerriko soinu, leku eta jende miresgarriez gozatzera, ez zaizu damutuko-eta!

Sail honetako beste zenbait aukera: