Etiketak
Ikusitako produktuak
Puzzle 01
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Ilustrazioak: Javier Morras
Deskribapena:
1512ko uztailean, Fernando Katolikoak Gaztela eta Aragoiko armadak bidali zituen Nafarroara hura konkistatzeko. Pirinioetako erresumako errege-erreginek, Joan III.ak eta Katalina I.k eta, ondoren, haien oinordeko Henrike II.ak, lau saiakera egin zituzten galdutako lurraldeak berreskuratzeko. Azkenekoan, 1521eko udazkenean, armada franko-nafar batek Nafarroako iparraldea kontrolpean hartu zuten, Amaiurko gaztelua horren erreferentzia nagusi izanik.
Karlos V.ak eremu hori birkonkistatzeko erasoaldia egin zuen 1522ko uztailean. Enperadorearen 10.000 bat soldaduk gotorlekua inguratu zuten. Berrehun nafarrek defendatzen zuten berau eta hainbat erasori aurre egin zieten, harik eta mina batek harresiaren zati bat leherrarazi zuen arte, bizirik jarraitzen zuten berrogeita hamar defendatzaileak errenditu egin baitziren. Gertaera horein ondoren, Amaiurko gaztelua konkista espainiarraren aurkako nafar erresistentziaren ikur bihurtu zen.