Emariak KARTA-JOKOA

GAINZA, ILAZKI / URIA, NEREA

kalaka-01

12,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • 40 kartaz osatutako karta-sorta da, 39 emakume eta komodin bat biltzen dituena. Emakumeak hirunaka bildu ditugu, arlo desberdinetan (dantzariak, pintoreak, biologoak, etab.). Helburua, liburuarekin bezala, emakume erreferenteak txikitatik ezagutzea da eta helduei ere baliabideak eskaintzea beste era batera ikasi ez dituzten emakume horien berri izan eta txikiei transmititu ahal izateko. Karta-sortarekin batera liburuxka bat doa, karta-sortarekin joka ditzaketen joko desberdinak proposatu -eta azaldu- eta adin desberdinetako haurrentzat jolas desberdinak biltzen dituena. Biak -karta-jokoa eta liburuxka- telazko poltsa batean bilduta daude. Mahai-jolasaren bitartez, etxean nahiz eskolan hezkidetza lantzeko tresna eskaini nahi dugu, jendartean eragingo duen baliabidea izatea nahiko genukeelako.