Etiketak
Ikusitako produktuak
84-30145140309
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Izena: Igarri migarri
Deskripzioa:
Hiru jolas: ahoz azaldu, mimika egin, eta marraztu. Hiru hizkuntza 60 karta, dadoa, eta harea-erlojua
Nola jolastu:
Kaxan dauden elementuak atera, eta guztion eskura jarri behar dituzue, kartak ondo nahastatuta eta ahuspez direla. Taldeak osatuko dituzue, eta txandaka jolastuko duzue, kartan agertzen den hitza zuen taldekideei adierazten, eta, taldekideek, igarri egin beharko dute.
Horretarako, dadoa bota behar duzue, eta bertan egokitutako kolorearen arabera era batera edo bestera adierazi beharko diezue taldekideei egokitutako hitza: ahoz (dadoan kolore horia egokitzen bada), mimikaz (gorria egokitzen bada) edo marraztuz (morea suertatzen bada).
Harea-erlojuak mugatuko du denbora. Taldekideon artean zereginak txandakatzen joango zarete. Kartetan dauden hizkuntzetatik bat aukeratu behar duzue, jolasten hasi aurretik. Taldeok txandaka arituko zarete, honela: dagokion taldeak lortzen badu egokitutako hitza igartzea, karta hori jaso egingo du eta hurrengo taldeak izango du txanda. Horrela ez balitz, karta hori berriro karta-sortaren azpian sartuko luke. Kartak bukatzen direnean karta gehien dituen taldea da irabazlea!