Xapoketan (Euskal Herriko animaliak)     Puzzlea View larger

Xapoketan (Euskal Herriko animaliak) Puzzlea

Iñaki Sanz + Eñaut Aiartzaguena (IL.)

843-7006605083

15,10 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Iñaki Sanz

    Ilustrazioak: Eñaut Aiartzaguena

    Deskribapena:

    ARGIAk abiaturiko Xapoketan egitasmoaren baitan atera dugu puzzle hau eta jolasaren bidez bertako animaliak ezagutzea du helburu. 100 piezako puzzlea eginez gure artean zein ugaztun, hegazti, arrain, anfibio, narrasti eta ornogabe bizi diren eta zehazki non aurkitu ditzakegun ikasiko dugu.

    Puzzlean ikusitakoa osatu eta gaian sakontzeko, Euskal Herrian aurki ditzakegun zazpi ekosistemak biltzen dituen liburuxka gehitu dugu. Ekosistema bakoitzean ohiko diren animaliak ageri dira irudietan, eta informazio gehigarria ere jasotzen du liburuxkak, eremu bakoitzaren ezaugarriekin.

    Hala, Euskal Herriko baso, goi larre, hareatza eta padura, itsaso eta itsaslabar, landa eremu eta sastrakadi mediterraneoa nolakoak diren ezagutuko duzu.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: