Asterix aztia komikia - Gosciny, Uderzo - Karrikiri Euskal Denda View larger

Asterix - Aztia

Rene Gosciny / Albert Uderzo

978-84-696-2935-2

12,95 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Gidoia: Rene Gosciny

    Marrazkiak: Albert Uderzo

    Itzultzailea: Maddalen Arzallus

    Deskribapena:

    Asterixen komiki saileko 19. abentura da, Goscinny hil baino bost urte lehenago argitaratua, 1972an.

    Ekaitz egun batean, galiar herrixka guztia bertako buruzagi den Abrarakurzixen etxean bilduta dago, zerua euren gainera eroriko denaren beldurrez.

    Une horretan, Asterixena eta Panoramix druidarena izan ezik herriko jende guztiaren konfiantza bereganatzen duen azti bat iristen da. Aztiak, erromatarrekin aliaturik, galiarrak, herrixka uzteko konbentzitzen ditu.

    Panoramixen edabe batek, herriko gainontzeko jendea, euren akatsaz konbentzituko du trikimailu baten ondoren, eta erromatarren bila itzuliko dira.

    Liburu honi buruzko bitxikeria bezala, Rembrandten margolan bati buruzko aipamen argi eta garbi bat dagoela ohartu behar da. 10. orrialdeko azken bineta begiratu baino ez dago, aipaturiko margolari herbeheretarraren Nikolaes Tulp doktorearen anatomia lekzioa margolanari erreferentzia egiten zaiola ikusteko.

    (Iturria: Euskarazko Wikipedia)

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: