Gailur ekaiztsuak - Emily Bronte - Literatura Unibertsala - Karrikiri Euskal Denda View larger

Gailur Ekaiztsuak

Emily Bronte + Irene Aldasoro (Itzul.)

978-84-9109-250-6

2018. urteko Euskadi Sariaren irabazlea Itzulpena arloan

Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA

More details

19,90 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Emily Bronte

    Itzulpena: Irene Aldasoro

    Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA

    Deskribapena:

    Umetatiko lehen amodio bortitz, ero, galgarri, menderaezin baten historia da Gailur Ekaiztsuak. Minbizi bihurtutako bizi-min baten historia. Heathcliff da nobelaren ardatza. Machiavellorekin eta Sadeko Markesarekin lotu izan dute pertsonaia hori. Obsesio baten kontakizuna dugu, beraz, eleberria.

    Catherine Earnshawk bazter uzten duenean bere anaiorde Heathcliff –ijitokume bat, aitak Londrestik ekarria eta etxean hazia– Edgar Lintonekin ezkontzeko, Heathcliff urrundu egingo da, baina bi helburu hauek betetzera itzuliko da: Earnshawtarren etxea bereganatu, bere umetako maitearengandik hurbil egoteko, baina, batez ere, jabetzak ematen dion botereaz bere indarra erakusteko.

    Amodio destainatu baten istorioa da, beraz, Gailur Ekaiztsuak, baina hori baino gehiago ere aurkituko dugu eleberri honetan: amodio gutxietsiak eragindako mendeku baten kontakizuna, pasio menderaezin batena, baretu ezineko min bizi batena.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: