Tristezia, zer berri? - Francoise Sagan - EIZIE - Karrikiri Euskal Denda View larger

Tristezia, zer berri?

Francoise Sagan / Gerardo Markuleta (Itzul.)

978-84-9746-897-8

12,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Francoise Sagan

    Itzultzailea: Gerardo Markuleta

    Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA

    Deskribapena:

    Cécile, hamasei urteko neskatxa bat, Kosta Urdinera doa udako oporrak itsas ondoko etxe alokatu batean pasatzera, aitarekin eta haren maitalearekin. Aita, Raymond, alargun geratu zen 25 urterekin, eta harrezkero limurtzaile baten bizitza darama. Elsa, maitalea, gazte, munduzale eta txolin samarra da. Cécilek haren antzeko neska asko ikusi du aitaren bizitzan sartzen eta, handik tarte batera, alde egiten. Cécile 26 urteko mutil batekin hasiko da maite-kontuetan.

    Uda lasai doa, baina, halako batean, Raymonden gonbidapena ezustean onarturik, Anne azaltzen da etxean, eta oso borroka sotila hasten da hiru emakumeen artean. Anne oso ezberdina da besteen aldean: buruargia, kultura zalea, serioa. Handik aurrera, bizimodua asko aldatuko da itsas ondoko etxe hartan…  

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: