"Tunela" liburua - Ernesto Sabato - Literatura Unibertsala - Karrikiri Euskal Denda View larger

Tunela

Ernesto Sabato / Mikel Garmendia (Itzul.)

978-84-96643-63-5

11,35 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Ernesto Sabato

    Itzultzailea: Mikel Garmendia

    Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA

    Deskribapena:

    “Esango dut, eta aski izango da horrekin, Juan Pablo Castel naizela, Maria Iribarne hil zuen margolaria”. Hitz bortitz horiekin hasten da eleberri zirraragarri hau, kartzelan egindako aitorpen gisakoa, hara eraman duen ibilbide iluna kontatzen duena.

    Gizaki sentibera eta bakartia da protagonista, adimen azkarra baina nortasun paranoikoa dituena; horrek eramango du amodioa modu gaixotian bizitzera, jabetasun eta jelosiazko eromen hazkor batean, bai beraren bai maitearen suntsitzea ekarriko duena.

    Izatearen zentzurik ez eta komunikazioaren ezina erakusten dituen obra existentzialistatzat hartu izan da urtetan, arrazoiz, baina era berean esan liteke emakumeen kontrako bortxakeriara daraman prozesu psikologikoaren erakusgarri dugula, bikaina bezain izugarria.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: