Etiketak
Ikusitako produktuak
843-7000412472
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egileak: Oskorri
Deskribapena:
Zentsurak debekatutako hainbat kantuz osatutako Natxo de Felipe... eta Oskorri sortu zen diskoa (Xoxoa, 1981) kaleratuz hasi zuten hamarkada. Ondoren etorri zen taldekideen ustez Oskorriren ordu arteko lanik borobil eta landuena, Adio Kattalina (Elkar, 1982). Plazarik plaza-ren jarraipen zuzena da disko hori: balada goxoak ("Euskal Herrian Euskaraz", "Nafarroa") eta kantu dantzagarriak ("Gu gaituzu Oskorri", "Kalera noa ihesi"). Baina formulak horretan eman zuen bere fruiturik dirdiratsuena. Arrakasta handia gertatu zen diskoa: 15.000 ale saldu zituzten, kopuru bikaina garai hartako euskal talde batentzat. Ildo berekoak dira hurrengo disko gehienak; handik aurrera bada Oskorri identifikatzen duen musika ulertzeko modu bat.