Berria Aho uhal diskoa CD - Olatz Salvador - Airaka - Karrikiri Euskal Denda View larger

Aho uhal (CD)

Olatz Salvador

84-35226182032

11,95 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Olatz Salvador

    Deskribapena:

    Olatz Salvador txikitatik hasi zen musikarekin duen lotura garatzen. Haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeo ikasketak eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen era autodidakta batean. Bere formakuntza musikalean oso baliagarritzat ditu, baita ere, bai Ainara Ortega musikariarekin hartutako ahots teknika klaseak, bai Donostiako Musika eta Dantza eskolan jasotako harmonia eta baxu ikasketak.

    20 urte zituela, oraindik teklista den Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. 2014 urtean eman zuen, ordea, bakarkako ibilbideari hasiera emango zion lehen kontzertua, Le Bukowski aretoko "Bakarrik hobeto fest" izeneko jaialdiaren lehen edizioaren harira.

    Emanaldi hura inflexio puntu bilakatuta, leku ezberdinetan kontzertuak ematen hasi zen, egun duen proiektu izaera hartu arte.

    2021eko hasieran, urtarrilaren 19an, bigarren diskoa aurkeztu du: "Aho uhal". Hamabi kantuk osatzen dute, eta Rozalen, Ivan Ferreiro eta beste zenbait musikarirekin kolaboratu du. Harekin parte hartu duten musikariena ez ezik, beste artista baten ahotsa ere entzuten da haren kantuetako batean: Gata Cattana.

    Bideoa: "Ahots hari" abestia Olatz Salvador eta Rozalen kantariak, "Aho uhal" diskoa

    Iturria: Olatz Salvador

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: