Etiketak
Ikusitako produktuak
84-25402030240
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Musikariak: Iñaki Palacios & The Gaet's
Deskribapena:
Irlandar eta euskal doinuen uztarketaz baliatu da Palacios bi tradizioak harremanetan jartzeko: euskal txistua eta irlandar txirula —whistle izenez ezagutua— erabili ditu konposizioetan. Instrumentu horiez gain, biolina eta banjoa ere entzun daitezke diskoko abestietan, besteak beste. Era berean, txistuari ere ekarpena egin diote inguruan izan dituen tresna horiek guztiek.
Orotara, bederatzi kantako uzta eman du euskal eta irlandar tradizioen erlazioak. Horietan, AMAK taldeko kideek kolaboratu dute, eta letra duen diskoko abesti bakarrean The Gael’s-eko Goiatz Duttok jarri du ahotsa. "That Boot is for Me" du izena kantak, eta Dublinetik gertuko errugbi talde baten ohitura du hizpide.
Bideoa: Iñaki Palacios & The Gael's ft. Amak, "Baltik" abestia
Iturria: Baga Biga produkzioak