Berria ehe errare humanum est CD - Pantxix Bidart - Karrikiri Euskal Denda View larger

eHe (Errare humanum est) (CD)

Pantxix

84-35226181790

12,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Pantxix

    Deskripzioa:

    Pantxix Bidart kantari musikaria da. Rokarekin abiatu zuen bere bidea 80 hamarkada ondarrean (Mister Saguak, Txingoma II, Buzz de Culasse,...). Bretainian hasi zuen bere kantari bakarlari bidea, Jean Paul Roué lagunarekin, Ar Vro Bagan antzerki konpainiaren lehen partean. Euskal Herrirat itzultzerakoan, Elaudi taldea sortu zuen, euskal kantuak eta sorkuntzak eragin desberdinetatik landuak.

    Elaudik hiru diska eta hainbat proiektu eraman ditu bere hamar urteko biziraupenean. 2003tik geroz, Koldo Ameztoi ipuin kondalariarekin dabil, hiru ikusgarri sortu dituztelarik elgarrekin. Itxaro Bordaren lehen poesia errezitaleko musikaria ere izan da. Lagunarte konpainiako kide ere izan da zonbeit urtez. Honen baitan zuen sortu Borroka bikotea Kako Cavalié aspaldiko lagunarekin.

    Bikote horrek hainbat topaketa improbisatuetan parte hartuko du (Eugène Chadbourne, Mazen Kerbaj tronpetistaren A trio, ...). Kontzertu bakar batzu egin ditu ere ondotik François Rossé pianistarekin (Bagnères, Bordele, Donostia) eta bikote bat muntatu M.Gadou gitaristarekin, Bordalen kokatua den Einstein on the Beach elkartearen bitartekaritzari esker.

    Gaur egun 3 proiektu berri daramatza: BBAX kantu taldea (Marie Bidart, Mirentxu Agerre et Paxkal Indorekin) ; lehen diska publikatu duten 2015ean. Elebi (Thierry Carrère aspaldiko lagunarekin) ; diska baten publikatzekotan dira. Balea proiektua (Joss Roy idazlea eta Alexis Thérain gitaristarekin) ; Alexis-rekin diska baten prestatzen ari dira, urte ondarreko ateratzekoa dutena. Proiektu horietatik kanpo, artista oparo honek bere bakarkako lehen diskoa aurkezten digu, eta unibertso berezi bat eskaintzen digu non errealismoak ametsarekin hitzordua du, eta malenkoniak jende legalen bihotzarekin.

    Bideoa:

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: