Gailurra ikutuz     CD View larger

Gailurra ikutuz CD

KUPELA

843-6007084408

10,65 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Kasu honetan, Kupela taldekoak bertsoetan oinarritu dira lana osatzeko. Izan ere, Mitxelena, Lasarte, Lazkaotxiki, Lopategi, Gorrotxategi, Antonio Mari Loidisaletxe, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañaren bertsoak, eta Angel Larrañagarenak berarenak ere kantatu dituzte. Anjel Larrañagak, taula gainean berarekin abestu zutelako edo entzule moduan bertso saio haietan egokitu zelako, memorian gordeak zituen bertso batzuk berreskuratu ditu. Bertso haiei Angel berak egindako beste batzuk gehitu zaizkie disko eder bat osatuz. Bertsoak abestu ziren doinuan jaso ditu taldeak, eta Xabier Zabalek moldatu ditu Gailurrak ikutuz diskorako. Grabazioan, kolaboratzaileak ere izan dituzte: Arkaitz Miner (mandolina, biolina eta gitarra) eta Aitor Furundarena (soinua). Kolaboratzaile horiek konponketa lanei zentzu unibertsal bezain zorrotza eskaini diote lanari. Saizarko festa kantuan, Angel Larrañagarekin batera Andoni Egaña bertsolariak kantatu du. Disko berri honetan, betiko erromeriarekin eta jai giroarekin batera, bertso bilduma bat eskaintzen zaigu. Kupelaren azken disko hau, beti bezala, dantzarako aproposa da baina oraingoan giro lasaian entzuteko ere egokia.

    Kupela