Berria Gaztelondon zer berri - Pierra Topet Etxahun Barkoxe Gogoan   CD View larger

Gaztelondon zer berri - Pierra Topet Etxahun Barkoxe gogoan CD

Mixel Etxekopar + Dominika Rekalt + Pierre Vissler + J.-Kristian Galtxetaburu

376-0080112013

10,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak: Mixel Etxekopar + Dominika Rekalt + Pierre Vissler + J.-Kristian Galtxetaburu

    Deskribapena:

    "Plazak xamar beltzez jaunsten ziren denboretaz ari gatzaizue

    Mantalina beltzak begitarteak belauniko ezartzen zituzten denboretaz..."

    Pierre Topet Etxahunen kantuen eta biziaren giroan sartzen da,

    soinuz (Barkoxen hartutako soinuak parte),

    musikaz eta kantuaz bistan da.

     

    Hitz berriak idatzi eta erraiten ditu Dominika Rekalt antzerkilariak, kantuekin aldika,

    eta soinu giroak ere narrazioan eta musikan sartuz.

    Musika giroak ezberdinak dira, batean sukaldeko intimitatean, bestean kobrezko fanfare bat, edo

    berdin tango moduan.

    Kantu ezagunak batzu (Urxapala, Munduan malerusik...) eta ez hain ezagunak (Montebideorat

    joaileak...).

    XIX. mendeko ingurumenean sartzen gira, orduko araudi sozial eta moralari paratuz.

    Trajediak badu lekua, baina komediak, umoreak ere bai. Etxahun poeta erromantikoa izan zen, eta

    bere garaikoa, bertsuak eta kantuak zuten garrantzi handiarekin jendartean.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: