Hotza da NY is  cold     CD View larger

Hotza da NY is cold CD

MIKEL URDANGARIN

84-33391038314

Berria

15,00 € BEZ barne

  • ZART kolektiboak argitaratuko du Urdangarinen diskoa. Hainbat artistak osatzen dute talde hori, Harkaitz Cano eta Elizabeth Macklin idazleek, Rafa Rueda musikariak eta Urdangarinek berak, besteak beste. Hortaz, argitalpen berezia izango du diskoak, grabazioa LP eta CD formatuetan eta Alain Urrutia artistaren lamina bat —Harkaitz Canoren eta John Potterren testu banarekin— bilduko baititu. Izar & Star zikloan bi kontzertu eskaini zituen Urdangarinek Leonard Cohenen obra ohoratzeko. Bata, Bilboko Campos antzokian, eta Donostiako Tabakaleran, bestea. Emanaldi haietan Cohenen hainbat abesti klasiko eta hain ezagunak ez direnak interpretatu zituen Urdangarinek, abestien jatorrizko hizkuntzan, ingelesez. Ondoan hiru musikari izan zituen: Koldo Uriarte —teklatuak, pianoa, melodika—, Jon Cañaveras —baxua eta kontrabaxua— eta Nika Bitxiasvili —biolina—. Egilea: MIKEL URDANGARIN.