3 L. Lauaxeta, Lizardi, Lete (Liburua + DVD) View larger

3 L. Lauaxeta, Lizardi, Lete (Liburua + DVD)

Antton Valverde + Anjel Lertxundi

978-84-7681-809-1

Egile honen lan gehiago: XABIER LETE


More details

16,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak: Antton Valverde, Anjel Lertxundi

    Agertzen diren egileak: Lauaxeta, Lizardi, XABIER LETE

    Deskribapena:

    "Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea”. Xabier Letek dioena egia baldin bada, bitxia da poeten patua. Ez dira politikoak, ez dira moralistak, ez dira historialariak, ez dira soziologoak, ez dira filosofoak. Ez dira ezertan adituak, baina eureka zikinen iturri garbien bila ibiltzea da beren lana. 

    Ez dakitenari forma ematen ahalegintzen dira. Hitzezko forma artistiko bat bilatzen, zehatzago esateko. Horretarako, hizkuntzak duen berezko indarra eta magia bilatzen dute guztiaren gainetik. Hizkuntzari txirbilak ateratzen saiatzen dira; hizkuntza behartzen; isil dauden hots, irudi eta ideiak hizketan jartzen.

    Horri guztiari esker, poetek aurkitzen dute bilatzen ez zutena ere; inoiz burutik pasatu gabea; kontrolatzen ez dutena… Esaten ez dutena ere esaten dute. Kastako poetak dira. Gaur hona ekarriko ditugunak ere halaxe dira: kastakoak. Lauaxeta, Lizardi, Lete. Hiru arnas poetiko. Hiru ele.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: