Liluragarria - Gorputz barrura goaz | Ene kantak | Karrikiri Denda View larger

Liluragarria. Gorputz barrura goaz! (CD + DVD)

Ene kantak

95-04665543311

Egilearen lan gehiago: ENE KANTAK


More details

15,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak: Ene kantak

    Deskribapena:
    LI-LU-RA-GA-RRI-A… Ez al zaizue iruditzen? Liluragarria, bai, Ene Kantaken diskoa. Baina batez ere, gure gorputza, makina perfektu hori. Ene Kantaken xedea gorputzaren barrura bidaiatzea izan da, 15 abesti berriren bitartez. Beti bezala, badakizue Ene Kantaki asko gustatzen zaiola abestea eta dantzatzea: beraz, cd eta dvd-arekin abesten eta dantzatzen jarraitu ahal izango duzue.

    Pasa den ikasturtean zehar ETB3n entzun dituzuen abesti berriak biltzen ditu diskoak: Egun on, Buhamiek, Ipurdi-Ipurdi, Ez dut nahi, Gayarre… eta abeslarien artean Telleria anaiak, Xabier eta Kristina Solano, Maider Ansa, eta oraintxe ahaztua dugun jende jator gehiago. Euskal Herriko ikastetxe askotako haurrak ere ageri dira dantzan, ez pentsa! Diskoaren kontrazalean jartzen du parte-hartzaileen izen-abizen guztiak. Agian zu ere agertuko zara....

    Bai, bai, konturatu gara. Diskoaren azalean ezagutzen ez duzuen norbait ageri da, ezta? Lilu duzue, ez dakit ziur noren buruko neurona bat... baina hori aurrerago azalduko dizuegu: antzerki berria egiten dugunean beharbada?

    Bideoa:

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: