Maketoen iraultza     CD View larger

Maketoen iraultza CD

DOCTOR DESEO

84-25402030196

berria

13,95 € BEZ barne

  • Doctor Deseo taldearen (Bilbo, 1986) hamazazpigarren diskoa euskara hutsean dator, “Maketoen iraultza”. Batez ere, bilduma da. Hamahiru abestietatik bakarra da berria eta gainerakoak urteetan egindako lanek osatu dute euskarazko abestien bilduma, “Silencio en la sala” abestia kenduta, “18/98” ekimenerako argitaratutako diskoan kaleratu baitzen 2006an. 1995ean egin ziguten lehenbiziko ekarpena euskaraz, eta diskoz disko hamaika bultzada eman dizkiote euskarari. Konpromiso sendoa izan zen 2011ko abenduaren 3an Gasteizen eman zutenean osorik kontzertua euskaraz. Kilometroak 2016an, Bergaran, bigarren kontzertua euskara gordinean. Doctor Deseo taldearen koherentziaren barruan euskarak presentzia izan du eta adierazpen bidea ere da. “Maketoen iraultza” diskoa ulertu behar da euskararen aldeko dinamika horretan. Euskal literaturaren klasikokoetara jo zen Lauaxetaren “Eta moxua eman atsekabez” abestiarekin. Xabier Leteren “Ni naiz” klasiko bezala har daiteke. Gero Edorta Jimenez, Unai Iturriaga eta Sonia Gonzalez izan dira gainerako testugileak. Marta Ortizekin elkarlan luzea biribildu du Francis Diezek testuak egitean disko berrienetan. Doctor Deseo taldearen “Maketoen iraultza” abestia bizia da, ereserkiaren osagarriak ditu testu eta musikan. Elektronika eta gitarra eskutik oratuta doaz, bukaera harrigarria du, erritmikoa da eta dantza-arrasta egiteko balio du.

Sail honetako beste zenbait aukera: