The life we deserve     CD View larger

The life we deserve CD

BROKEN BROTHERS BRASS BAND

843-6010303909

16,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu


  • Hamaika agertoki eta kaletan jo dute, jazzaldietan eta baita herriko jaietan ere, izan ere haien esanetan mota guzietako ekitaldietara egokitzeko gaitasuna baitu  "Broken Brothers Brass Band" taldeak.
    Musika bizia eta organikoa egiten dute. Inprobisazio ugari eta dantzagarri suertatzen diren erritmoak dira taldeak jorratzen dituenak. New Orleanseko Brass Band garaikideek ezagun egin dituzten doinuen maitale dira eta haiek eskaintzen dituzten energia eta alaitasuna oso erraz  transmititzen jakin dute Iruindarrek. 
    Oinarrian zuzeneko talde gisa ezagutu baditugu ere, estudioan sartu eta grabatu dute  "The life we deserve" izeneko lana.
    "BBBB" proiektuan musikari zailduak topatu ditugu: Ion Celestino, tronpetajolea eta Gorka Gaztanbide, kaxajolea, esaterako. Soraluzeko "Errabal Jazz" zigiluak babesa eskaini eta karrikaratu du aurtengo neguan Egilea: Broken Brothers Brass Band.