Etiketak
Ikusitako produktuak
2.002. urteko Euskadi Sariaren...
978-84-95511-41-6
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Epaimahaiak liburu finalisten guztien kalitateaz eta literatura-dimentsioaz luze-zabal hitz egin, eztabaidatu eta iritzi trukaketari ekin ondoren, gehiengoz erabaki du Itxaro Bordaren %100 basques izenarekin idatzitako eta Susa argitaletxean argitaratutako liburuari “Euskadi Saria” ematea.
Liburu honen aurrean, irakurleak ez du aterabiderik izango. Pertsonaiaren beraren bakardade bereziarekin egingo du topo hasiera-hasieratik. Bakardade hori norberaren eta ingurumariaren arteko apurketa mingarri eta era berean bizian oinarritzen da.
Gauza asko kabitzen da orrialdeotan. Guztiak daude, ordea, ipar Euskal Herriarenganako sentimendu gazi-gozo horren zerbitzura. Honako hauek eta gehiago eskaintzen ditu %100 basque-k, aipu filosofikoen bidez zedarritutako atal bakoitzean: kontsumo-gizartearen zutabeak dardararazten dituen kritika, ironia, umorea, gogoeta, irudiak eta abar, irakurlearen konplizitatea eskatu eta lortzen dutenak.