1280 arima View larger

1280 arima

THOMPSON, JIM

978-84-87484-69-8

Berria

10,00 € BEZ barne

  • Nick Corey, Pottsvilleko sheriffa, kezkaturik dabil. Ez daki zer arraio egin. Ez du argi ikusten orain dagoen kargurako berriro hautatuko duten ala ez. Ken Lacey aldameneko herri bateko sheriffari joango zaio aholku eske. Bi putazain aspaldian adarra jotzen ari zaizkiola-eta, zer egin behar duen erakusten dionean, berehala beteko du haren esana: jo’ta bertan garbituko ditu biak. Hori hasiera besterik ez da… Ez da erraza aurkitzen eleberri beltzaren mundu osoan Nick Corey bezalako pertsonaia bitxi eta barne-bihurririk, berezko makiabelismoz hain hornitutakorik, oharkabean ere beti azioren bat hain erraz egin dezakeenik. Baina, aldi berean, erdi ergela dirudien sheriff hau, itxurakeriak alde batera utzirik, gauza da boterearen izaera egiazkoa agerian uzteko: giza harremanen katramila askaezinak gain hartzen dionean, parean jartzen zaiona aurretik kentzeko joera nabarmena.