Analfabeto idazle liburua - Agota Kristof - Karrikiri Euskal Denda View larger

Analfabetoa idazle

Agota Kristof / Eskarne Mujika (Itzul.)

978-84-9868-639-5

12,50 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Agota Kristof

    Itzultzailea: Eskarne Mujika

    Deskribapena:

    Hamaika atal laburretan jasotzen ditu egileak bere bizitzaren une erabakigarrienak. Jaioterri izan zuen Hungariatik Austriara, eta handik Suitzara emigratu zuenean lau hilabeteko bere alabarekin, hungarieraz irakurtzen zuen, eta asko; baina gero, frantsesez –alegia, erbestearen hizkuntzan– idatziko du bere literatur obra osoa. Liburu honetan, ama hizkuntzaz eta “hizkuntza etsaiez” dihardu (alemana eta errusiera, baita frantsesa bera ere) besteak beste, idazkera minimalista batez ondutako kontakizun autobiografiko zorrotz, gupidagabe eta doi batean.

    Oroimen eta bizipen propioez –eta oroimen eta bizipen haiei buruzko azterketa zorrotzez– literatur esperientzia hunkigarri bezain gozagarria eraikitzeko gauza izan diren idazle maisu-maistren multzoan dugu, betiko, Agota Kristof.

    Bideoa: Agota Kristof "Analfabetoa idazle" liburuaren aurkezpena, Eskarne Mujika itzultzailearekin

    Iturria: Kultur Sharea

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: