Ararat mendiaren sumina liburua - Yasar Kemal - Literatura unibertsala View larger

Ararat mendiaren sumina

Yasar Kemal / Fernando Rey (Itzul.)

978-84-95589-64-4

12,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Yasar Kemal

    Itzultzailea: Fernando Rey

    Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA

    Deskribapena:

    Kemalen obra guztian agertzen diren ezaugarri gehienak biltzen dira. Ekialde Hurbileko ahozko tradizioak bildu ditu bere liburuetan, herriaren esperantzak eta miseriak.

    Tradizioaren zaporea duten testuak eratzen ditu, eta erdibidean dago Indiako epikotasun klasikoaren eta bidelapur zintzoei buruzko narrazio erromantikoen artean. Bizi-bizirik daude, elkarren kontrako lehian batzuetan, bizitzaren sentimendu eta errealitate funtsezkoenak: maitasuna, eginbeharra, heriotza, elkartasuna, duintasuna, ohorea.

    Kemalek hats mitikoko historia bat eskaintzen dio irakurleari, prosa aberats eta oparoaren bidez. Lirikotasun paregabea eransten dio Kemalek bere lanari, paisaien eta urtaroen deskripzioan batik bat.

    Bere hitzei, bestetik, giza duintasunaren zentzua eta balorazioa darizkie. Kemalek modu poetikoan defendatzen du beren lurraren izenean borrokatzen diren behartsuen kausa. Literatura ere baliatu du herri kurduaren defentsan. 

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: