Arinago duk haizea  Absalon View larger

Arinago duk haizea Absalon

JUARISTI, FELIPE

978-84-7568-944-9

15,50 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Kritika Saria Narratiba 1990.

    Eromenak mila aurpegi ditu eta goizero ikusten dizkiogu guztiak ispiluko geure errainuari. Absalon, Bixente, Fausto eta liburu honetako galeria harrigarrian aurkitzen diren gainontzeko pertsonaiek ero direla badirudite ere, eromena ezagutzarako modu dute, bizitzari zentzurik balukeen kasuan, kilimak aurkitzeko ahalegin. Harrigarri bezain albiste on suertatuko den liburu honetan xamurtasuna eta samina, desioa eta bakardadea, etsipena eta errebeldia uztartzen badira, lehen kartzela, gero apaiztegi eta orain eroetxe den horretan bizi direnak gizon direlako da, sentimentu nahasiak dituztenak, usterik xumeena zalantzaren galbahean desegingo dutenak...