Atzo liburua - Agota Kristof - Literatura unibertsala - Karrikiri View larger

Atzo

Agota Kristof / Eskarne Mujika (Itzul.)

978-84-95589-63-7

Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA

AGORTUA

More details

10,05 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Agota Kristof

    Itzultzailea: Eskarne Mujika

    Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA

    Deskribapena:

    Kontakizun hau tristea bezain samurra da, bizitza bezain gordina, eta, hala ere, oso gustura eta erraz irakurtzen da. Horixe da Agota Kristofen trebezia, historiak kontatzen oso ondo dakiela. Ongi asko daki hori euskal irakurleak, harrera ezin hobea egin baitzion Koaderno Handia bere estreinako nobelari.

    Bere laugarren nobela honetan ("Hier", 1995), maitasun ezinezko bat kontatzeaz gain, deserriaz hitz egiten digu idazleak ohi bezala, bakardadeaz, iraganaren mamuaz, babes-herrian errefuxiatuek bizitzeko dituzten zailtasunez eta miseriez, heriotzaz, idazteko pasioaz… eta dena bere estilo xume horretan, umore beltzez eta lirismoz zipriztindurik. 

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: