Batxilerren eguna View larger

Batxilerren eguna

Franz Werfel

978-84-87484-80-3

12,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Franz Werfel

    Deskribapena:

    Batxilerren eguna 1928koa da eta kutsu espresionista nabarmena dauka. Nerabeen arteko istorioa da eta egileak oso ongo islatzen du mende hasera horretako giro itogarria. Krisi eta aldaketa garai hartan txertazen du Werfelek kontakizuna: lizeoko bateko ikasgela batean gizarte oso bat ispilatzen da eta austriar gizartean ikasgelan bezala gertatzen dira endekatzen, gainbehera eta aldaketa, garai haietako fenomeno berak. Ankerkeria eta erru istorioa da. Giza talde batek gizabanako baten, partaide baten suntsiketa lan isil eta gordinari ekiten dio. Adler gelako mutil azkarrena da, eta Sebastianek, bekaizti, ikaskideak bere ingurura bildu eta Adler barregarri utzi ondoren, turko-buru hartzen dute. Urteak igarota, Sebastian instrukzio-epaile bihurtzen da eta hara non Adler ekartzen dioten hilketa lazgarri baten susmagarri. Hobenak gain hartzen dio, eta idatziz isurtzen du paperean hobenaren zama.