Estilo ariketak   libura  + CD View larger

Estilo ariketak libura + CD

QUENEAU, RAYMOND / OLARRA, XABIER (ITZUL.)

978-84-87484-77-3

18,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Istorioa behin eta berriz kontatzen zaigu, idazkuntzan erabili ohi diren modu eta baliabideetako zenbait erabiliz. Hemen aurkituko du irakurleak kontakizun berbera hiru literatur genero nagusietan kontatua (epikoa, lirikoa, dramatikoa), zenbait figura erretorikoren arabera moldatua edo OULIPO taldeak testu-eraldaketarako proposatutako baliabideez emana. Parodia hitza erabili beharra dago liburu honen ezaugarriak azaltzerakoan. Esperimentalismoa ere erabili izan da. Baina jolas-literatura da hau batez ere.

    Hizkuntzak eta hizketak ematen dituzten aukerekin jostaketan dihardu idazleak, eta jolaserako gogoa jartzen digu besteoi. Ariketa hauen itzulgarritasuna eztabaidagai izan da aspaldidanik. Raymond Queneauk berak, ordea, ez zuen inolako zalantzarik horretaz: liburu hau omen zen berak sortutakoen artetik itzulia ikustea gogokoen zuena. Har dezala, beraz, gure omenaldi apal hau.