Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak View larger

Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak

MUNRO, ALICE / ETXEBERRIA, ISABEL (ITZUL.)

978-84-9109-054-0

19,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Bederatzi kontakizun, Alice Munroren unibertsoan kokatuak, zeinetan gertaeren joanean ustekabeko batek edo bat-batean oroimenera ekarritako zerbaitek bizitza oso bat argitzen baitute. Munroren literatur mundua "eguneroko bizitza" da, Ontarioko Huron Countykoa zehazki. Mundu hori populatzen duten gizon, emakume eta umeak (baina bereziki emakumeak) eguneroko bizitzak ezartzen dituen eginbehar eta nekeetarako bizi dira. Ez dago gertaera bereziki misteriotsurik, betidanik ezarritako moldeetan jaio, bizi eta hiltzen dira. Baina eguneroko bizitzan zoriak eta ustekabeak nahitaez duten lekua aski da haien tragedia handi edo txikiek Huron County baino eremu zabalagoko jendeari hunkigarri gertatzeko. Feminista goiztiartzat ote zuen bere burua galdetu ziotenean, hona haren erantzuna: "Garai hartan, ez nuen "feminista" hitza ezagutzen, baina horixe nintzela feminista, nola ez".