Ez da erraza gizon on bat aurkitzea - Karrikiri Euskal Denda View larger

Ez da erraza gizon on bat aurkitzea

Flanery O'Connor / Itziar Otegi (Itzul.)

978-84-9868-071-3

16,05 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Flanery O'Connor

    Itzultzailea: Itziar Otegi

    Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA

    Deskribapena:

    Ez da erraza gizon on bat aurkitzea eta beste istorio batzuk hamar ipuinek osatzen dute, askoren iritziz sekula izan den ipuingilerik onenak idatziak. Estatu Batuetako hegoaldean, joan den mendearen bigarren erdian, Kristoren mamuak sorgindutako parajeetan alderrai dabiltza predikariak, Biblia saltzaileak, kartzelatik ihesi joandako hiltzaileak, automobil bat besterik nahi ez duten arlote besamotzak, ehun eta lau urteko jeneral konfederatuak, neska intelektual harro hankamotzak, lur jabe berekoi eta zekenak, esklabo izandako beltzen ondorengoak, eta jendilaje zuria.

    Guztiei iritsiko zaie bizitzan une bortitz bat, non egia ikustera emango baitzaie. Batzuek onartuko dute eskaini zaien erredentziorako aukera, eta salbaziorako ataka gurutzatuko; denek ere, ordea, larrutik ordaindu beharko dute graziazko istant hori jasotzeko pribilegioa.

    Bideoa: "Ez da erraza gizon on bat aurkitzea" liburu irakurria

    Iturria: Booktegi

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: