Guizzardiren abenturak View larger

Guizzardiren abenturak

Gianni Celati

978-84-87484-65-0

15,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Gianni Celati

    Deskribapena:

    Euskarazko argitalpenerako egin hitzondoan, Celatik dio Erretolika irrigarri hauen bidez Pinocchioren istorioa hiru aldiz kontatu nahi izan zuela. Guizzardiren abenturak da lehenbizikoa. Nor da Guizzardi? Umezurtz bat, beti batetik bestera lasterrean dabilen bat, zinema mutuko heroiak bezala. Celatik berak esana da Harry Langdon zuela buruan liburua idaztean. Eta beste hau ere gaineratu du:«Guizzardiren lexikoak eta sintaxiak ero batzuek zuten idazmoldeari buruz eroetxe batean nik egindako ikerketa luze bat dute jatorria. Erotutako gizagaixo baten tonua islatzen da liburuan, ero lotsati, obsesiodun eta katatoniko baina dotore hitz egin nahi lukeen batena».

    Hona hemen zer aurkituko duen irakurleak Guizzardiren abenturak liburuan: ero baten diskurtsoa, eskizofreniko batena zehazkiago, haren eldarnio eta haluzinazioen kontakizuna. Eta Guizzardiri, eskizofrenikoei bezala, zail egingo zaio diskurtso koherente bat antolatzea. Errealitatean horrelako norbait ikustea latza izan badaiteke ere, literaturari esker algara galantak egin ditzakegu azkenean nahitaez negargurarik sentitu gabe.