Ikusezin View larger

Ikusezin

AUSTER, PAUL

978-84-9868-103-1

18,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Adam Walker 20 urteko gazte onbera Columbia unibertsitatean ari da literatura-ikasketak egiten. Ideologikoki hain gorabeheratsua eta iraultzailea izan zen 60ko hamarkadan Walkerrek oso argi du zer norabidetan egin nahi dituen bere urratsak: ez du Vietnameko gerrara joan nahi eta poeta izan nahi du. Patuak, ordea, Rudolf Born eta Margot bikote frantsesa lerratuko ditu bere bidean eta haren izana zein geroa beldurra, sexua eta lilura osagai nagusi dituen triangeluan harrapatuta geratuko da. I

    ndarkeria gau baten ostean, hiruren arteko harremana eten egingo bada ere, bizitako esperientziaren mamu eta itzalek hil artean elkarri hari ikusezin batez lotuta atxikiko dituzte. Genero, narratzaile, espazio eta denbora anitzen hibridazioz osatutako puzzle hau ahokatzeko hari ikusezinei tiraka aritu da Auster.

    Ameriketako asmamen handieneko idazleak beste behin ere erakutsi digu kontrako indarrak elkarri lotuta daudela eta sexu-goseak, maitasunak, gorrotoak, damuak, lotsak, berrerospenak, mendekuak, aitortzak, Paris eta New York, nahia eta izana, lilura eta egia, txuriaren eta beltzaren arteko zubi ikusezinek eskainitako habeen gainean badaitekeela eraiki ganorazko unibertsorik. Horra zer den Ikusezin, izan daitekeena eta ezinezkoaren arteko ilunetan ikusezin diharduten indarrak argitaratzen dituen eleberria.