Itsasoari begira View larger

Itsasoari begira

Josu Munitiz

978-84-92629-83-1

13,50 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Josu Munitiz

    Deskribapena:

    1911ko azken egunetan ospatutako hauteskundeen emaitzak direla eta ez direla, giro nahasia bizi da Bermeon. Diferentzia politikoak hala bultzatuta, bi talde eratu dira: liberalak eta “anticaciquistak”. Zurrunbilo politikoak egoera kaotikoa darama herrira; alabaina, herrian ugaritzen ari diren liskarren, borroken eta eztabaiden artean, Julian Telletxea arrantzale gazteak maitemintzeko era aurkitzen du. Teresa, herriko talde liberalaren burukide baten alaba da; Julian berriz, nazionalista. Abuztuaren 12an Kantauri itsasoan, galerna ikaragarri eta bortitza agertzen da. Julianek eta beste marinel askok eta askok, herritik urrunegi, enbatari aurre egin beharko diote. Epikatik hurbil dagoen gizonen eta itsasoaren arteko borroka desorekatu eta krudel horretan, datza istorio honen azken zatia.