Etiketak
Ikusitako produktuak
2012. urteko Euskadi Sariaren...
978-84-121612-8-1
2012. urteko Euskadi Sariaren irabazlea, Itzulpen arloan
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Alaa Al Aswan
Ilustratzailea: Oier Zuñiga
Itzultzaileak: Arantzazu Royo eta Xabier Olarra
Deskribapena:
Jakobian eraikina 1930ean altxarazi zuen Hagop Jakobian handiki armeniarrak, Kairoko erdigunean. Etxe benetan dotorea, leku bikainean. 1980 inguruan gaude baina, garai hobeak ezagutu ditu eraikinak. Auzokide batzuek bulego gisa erabiltzen dituzte orduko etxe Iuxuzkoak. Beste batzuek berriz etxegainean bizi beharra daukate, trastelekuak aterpe bihurtuta.
Denetik aurkituko dugu eraikinean: Hemen aristokrata gonazale bat, hor Le Caire egunkariko zuzendari homo sexuala, han gar erlijiosoak jotako gazteak edota aberats lizunkoiak. Ustelkeria eta esplotazio lotsagabeena nahasian ibiliko dira. Tahak, atezainaren semeak, baditu bere emaztegai Busainarekin bete nahi dituen ametsak. Ustelkeriarekin topo egitean baina, islamismo erradikalera lotuko da, eta erabakiak ondorio latzak izanen ditu.
Munduan zehar zentsura eta arrakasta txanpon beraren bi aldeak balira bezala ezagutu dituen liburu honengatik jaso zuten itzultzaileek 2012ko Euskadi literatur saria.