Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-946207-3-7
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Henry James
Deskribapena:
Hau da, ziur aski, gaur egun ere, Henry Jamesen maisu- lanen artean ezagunena, itzuliena eta miretsiena. Aditu zen- baitentzat sekula idatzitako izu-ikarazko nobelarik ederrena den arren, esanahi sakonagoa du zalantzarik gabe. Henry Jamesek bere idazlanetan zorrotz arakatu bazituen ere haurren eta helduen arteko harremanen muga irris- takorrak, oraindik ez dago batere garbi zer adierazi nahi izan zuen zehazki Koxka bat estuago honetan, eta hamaika interpretazio eta eztabaida pizten ditu idatzi eta ia mende eta laurdenera. Nobela labur honetan harreman horiei hilen eta bizirik geldituen arteko loturak ere gehitu izanak beste koxka bat estutzen du korapiloa. Eszenatokia alderantzira jiratako paradisu bat da, non, gure irudimenaz baliatuz, irakurleok nahi gabe ere sumatuko du- gun zer den Gaizkia, nobelan behin ere zuzenean aipatzen ez den arren hori baita sakoneko gaia, sekula idatzi den anbiguotasun-erakustaldi bikainenaz emana