Lehenago zen berandu View larger

Lehenago zen berandu

ITURBE, ARANTXA

978-84-88669-24-7

12,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Irribarrez irakurtzen dira. Umorea dagoelako ipuin hauetan. Umore beltza, askotan, eta tragikoa. Adi-adi irakurtzen dira, bere laburrean, besteen elkarrizketa zatiak entzutearen kulpabilitate puntuarekin: hitzik galdu gabe. Presaka irakurtzen dira, idazlea ez baita luzamendutan ibiltzen.

    Hasieratik jartzen zaitu narratzailearen mende. Narratzaileak, emakumeak ia beti. Sexoen arteko gudua dute ardatz: maitasunaz, gorrotoaz eta mendekuaz dihardu, beraz, Arantxa Iturbe. Ez da ikusle neutral, orojakilea. Gatazkaren erdi-erditik idazten du, labur, zorrotz eta, batez ere, gaizto. Gero, Ipuin gehiagoren irrika eta gudu luzeagorako grina utziko dizkizu.