"Maitea" liburua - Toni Morrison - Literatura Unibertsala - Karrikiri View larger

Maitea

Toni Morrison / Anton Garikano (Itzul.)

978-84-96310-30-8

15,90 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Toni Morrison

    Itzultzailea: Anton Garikano

    Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA

    Deskribapena:

    Morrisonen literatur lanetan, arraza-, sexu- eta klase-arteko gatazkaren deskripzio errealistaz gain, fantasia eta elementu mitikoak ageri dira, oso errotuak beltzen folklorean. Maitea honetan ere, adibidez, protagonistak haur hil baten mendean daude, eta hark bultzatuta doaz ihesi bi anaia etxetik, ama eta arreba etxean bakar-bakarrik utzita.

    Prosa gogor eta lirikoa du. Blues, jazz edo kantu espiritualen tradizioari jarraituz, elkarri eskua emanda doaz zoriona eta tristura, algara eta malkoak, maitasuna eta heriotza.

    Esandako guztiaren harian, hainbat irakurketa izan ditzake liburu honek: mamuen istorioa, kontakizun errealista, maitasun-istorioa, eleberri politikoa, feminista… Baina guztien gainetik, agian, irakurleari galdera bat txertatzen dio buruan: zer ote den benetako maitasuna eta zein diren gizatasunaren mugak.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: