Mari gizen eta beste zenbait ipuin View larger

Mari gizen eta beste zenbait ipuin

GUY DE MAUPASSANT

978-84-87484-32-2

6,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Maisuen maisu narrazio laburraren eremuan, Guy de Maupassant XIX. mendeko ipuin-idazle oparoenetariko bat dugu Turgueniev eta Chejovekin batera, eta sekula izan den istorio-asmatzailerik handienetarikoa. 1880 eta 1890 artean hirurehun ipuin eta narrazio labur argitaratu zituen, horietako asko eta asko benetako maisulanak. Hemen aurkituko du irakurleak horietako bat, Mari Gizen izenekoa (Boule de Suif, 1880), Maupassantek argitaratu zuen lehena, eta idazle bezala ezagutzera eman zuen narrazio ospetsua, seguraski idatzi zuen onenetarikoa. Ipuin horretan oinarritu zen, hain zuzen ere, John Ford handia 1939an La Diligencia filme aparta egiteko, edozein zinezalek dakien bezala.
    Beste hiru narrazioak ere, Tellier etxea, Baserri neskame baten historia eta Bi adiskide ez dira atzera geratzen kalitateari dagokionez. Zein baino zein finagoak, Maupassanten estilo soil, zehatz eta zorrotzari esker, gaur egun oraindik ere gehien irakurtzen diren idazleetariko baten obra mardul, sakon eta modernoari hurbiltzeko aukera ezin hobea eskaintzen digute.