Nork bere ozeanoa View larger

Nork bere ozeanoa

ETXANIZ ROJO, XABIER

978-84-9746-350-8

14,30 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Ohea egin gabe aurkitu duzu. Ez zaitu harritu, baina. Bizitzaren azkenetan dagoenak badu bestelako buruhausterik. Emakume bat arduratu omen zen denbora luzez harik eta aitaz nazkatu zen arte. Horrek ere ez zaitu harritu. Jakin badakizu bakardadeak ozpintzen duela gizona. Behin baino gehiagotan ikusi ahal izan duzu. Munduan zehar ibili izanak eskaini dizu bakarti ozpindu franko ezagutzeko parada. Bakardadeak usteltzen du pertsona. Aitak ez zuen bete amak ohe hartan utzitako hutsunea. Ez dakizu zergatik baina hala izan zen. Eta orain badakizu bakardadea ere mundu bat dela. Basamortu bat. Ozeano bat. Eta nork berea dauka. Nork sortu ditu ozeanoak, aita?.