Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-939460-1-2
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Nicholas Blake
Itzultzailea: Estibaliz Lizaso
Deskribapena:
“Gizon bat hiltzera noa. Ez dakit haren izena, ez dakit non bizi den. Ez dakit batere zer itxura duen. Baina aurkitu, eta hil egingo dut…”
Horrela hasten da Felix Lane polizia-eleberrien idazlearen egunkaria. Zazpi urte betetzera zihoan semea berriki hil diote.
“Semea nuen Martie. Arratsalde batez, duela sei hilabete, gure etxe pareko errepidea gurutzatzen ari zen. Goxokiak erostera joana zen herrira. Berarentzat, seguru aski, une bateko amesgaiztoa besterik ez zen izango, eta den-dena betiko iluntasun bihurtu zuen ukaldia. Haren gorputza bide-bazterrera bota zuen autoak. Berehala hil zen, ni iritsi baino minutu batzuk lehenago. Goxokiak errepidean barreiatuta zeuden”.
Horrelako hilketa baten kasuan hiltzailea aurkitzea, are polizia-eleberrien idazle batentzat, ez da batere erraza. Baina, norbait hil nahi duenak, odol hotzean plan bat pentsatu eta aurrera eramanez gero, gorrotorik beltzena baino gehixeago behar du.