Taxiak ez dira inoiz gelditzen - Xabier Montoia - Susa argitaletxea - Karrikiri Euskal Denda View larger

Taxiak ez dira inoiz gelditzen

Xabier Montoia

978-84-17051-67-9

18,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Xabier Montoia

    Deskribapena:

    Zenbateraino markatzen dituen halabeharrak gure bizitzak. Horixe Xabier Montoiaren ipuin liburu berria gurutzatzen duten galderetako bat.

    Gaztetxo bat lehen aldiz maiteminduko da, izeba-osaben etxean ama noiz etorriko zain dagoela; harriek sufritzen ote duten galdetuko dio bere buruari Geologia ikasle batek ezbehar baten ostean; barruko zaratari aurre egin nahi dion emakume batek eguzkia gurtzen duen komunitate batean bilatuko du bakea; harreman gatazkatsua hasiko du dealerbatek kirurgia estetikoaren erregina batekin; lagun talde batek mendeku hartu nahiko du jasandakoagatik, baina ondorioek gainezka egingo diete…

    Bi ahots irakurriko ditugu liburu honetan: hainbat kolpe bizi izan dituzten bi emakume dira, behin baino gehiagotan zerotik hasi behar izan dutenak, aukera hobe baten bila. Baina taxiak ez dira inoiz gelditzen, are gutxiago galtzen ere traketsak direnentzat. Eta geldituz gero ere, batek daki zer ekarriko duten berekin.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: