Tigrearen emaztea View larger

Tigrearen emaztea

OBREHT, TEA

978-84-9746-782-7

24,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Natalia sendagile gaztea Balkanetako kostaldeko herri txiki batera iritsi berria da, umezurztegi batean misio humanitarioa betetzera. Zora lagun eta lankidearekin joana da hara, eta antzinako elezahar eta sineskeriei oso estu lotutako tokia da, bi lagunek berehala ikusi ahal izan dutenez. Natalia, dena den, kezkatuago dago bere senideez, egoera bitxian hil baita aitona, Nataliak bereziki kutuna zuena. Haren heriotza argitu nahian dabilela, aitonaren bizitzako zenbait misterio datozkio gogora Nataliari: aitonak bere bizitzan behin baino gehiagotan topatutako gizon ikusezin harena –izaki alderrai moduko bat, heriotzaren iloba zela zioena eta arima galduak biltzen zituena–; edo sultanaren zootik ihesi bere herrira iritsi zen tigrearekin izandako harremanarena. Nolanahi ere, aitonak sekula kontatu ez eta Nataliak bere kabuz jakingo duen horixe da istorio guztietan zirraragarriena.