Turista klasea | Kattalin MIner | Karrikiri Euskal Denda View larger

Turista klasea

Kattalin Miner

978-84-17051-57-0

Egilearen lan gehiago: KATTALIN MINER

More details

16,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Kattalin Miner

    Deskribapena:

    Esnatu, gosaldu, jantzi, motxila, paketea eta NANa hartu, Hendaiara joan, Pariserako trenari itxaron. Baliteke gaurkoa izatea azken bisita. Eta oraindik ez zaizkio natural ateratzen talegoa bezalako hitzak. Batzuetan fribolo samarrak iruditzen zaizkio haien arteko elkarrizketak, ez dutelako politikaz hitz egiten, baizik eta pelikulez, liburuez, ametsez. Barre egiten dute, elkar babesten dute.

    Uzkiari buruzko tailer batean ezagututako lagun txiletar batzuen etxean geratu zen lehenengo bisitan. Geroztik, ardo botilak hustu zituzten, “lagun” esan zioten elkarri, bizi zituzten biolentziak konpartitu. Baina haiei ez zien kontatu muga gurutzatuta trenak hartzean sentitzen zuen izua, Charlie Hebdo-ren kontrako atentatua gertatu zenetik.

    Adiskidetasuna, elkartasuna, norberarengandik erauzi ezin ditugun beldurrak. Kattalin Minerren bigarren nobelan.

    Bideoa:

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: