Udan lana egiten zuen gizona View larger

Udan lana egiten zuen gizona

ARISTI, PAKO

978-84-9746-401-7

15,70 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Azken hamar urteotan Pako Aristik idatzi dituen artikuluak biltzen ditu liburu honek. Ez denak, noski: bilduma bat egin behar izan dugu, bizienak, zorrotzenak, samurrenak, hilezkorrenak aukeratuz. 1997ko abuztuan argitaratu zituen lehenengoak, Euskaldunon Egunkaria kuttun hartan, eta 2007ko abuztuan azkenekoak, Berrian. Ez du urtero idatzi, baina bai gehientsuenetan, eta idilio berezi bat izan du Aristik abuztuarekin eta bere testuen zain zeuden irakurleekin. Aurten idatzi behar al duzu? galdetzen omen zioten askok eta askok. Gutunak ere asko argitaratu dira, bere artikuluak miretsiz. Oso gutxitan ematen den sinbiosia lortu du Aristik bere irakurleekin, eta horretan bere jarrerak zerikusi handia du: gaiak globalki lantzen ditu, kritikatzeaz aparte arazoak konpontzeko klabeak emanez. Zintzo hitz egiten du, bihotzetik, eta maisua da errealitatearen diagnostiko zorrotza egiten, gure (eta bere) ahuleziak maitasunaz estaltzen. Besteei laguntzeko ideia beti presente dago Aristiren idazkietan, eta hori irakurleak sumatu egiten. Darabiltzan gaien ugaritasuna ere harrigarria da. Eta bere estiloa guztiz liluragarria: magikoa eta zehatza, kritikoa eta ameslaria, bizia baina landua, literatura eta kazetaritza uztartzen jakin dituen maisu bati dagokion bezala.