Gerezi garaiko haikuak View larger

Gerezi garaiko haikuak

Josu Jimenez Maia

978-2-906241-86-2

12,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Josu Jimenez Maia

    Deskribapena:

    ‘Haiku’ batean sentsazioak biltzen dira, zazpi bider bost bidez zazpi silabatako artefaktu poetiko batean. Hamazazpi silabatako haiku batean ezer ez da sobera, luzamendurik eta estruktura bihurririk onartzen ez duen olerki mota bat. Haikuak iradokitzaileak dira, kontatu baino gehiago iradoki egiten baitute. Joan Mari Irigoienek dioenez, poesian hitzak sukarriak direla; haikuetan sukarri horiek sortzen duten txinparta unean unekoa da, ez da iraunkorra... Baxô-k zien bezala, “une jakin eta leku batean gertatzen ari dena” da haikua. Naturarekin estuki lotutako poesia da, naturatik edaten duena. Ni ‘haikuak’ itzultzen hasi nintzen, besteak beste Ryokaan-en 99 ‘haiku’ ospetsuak euskaratu nituen, eta Reiko Furunori, nire lagun japoniar bati, erakusten nizkion. Harik eta, egun batean, Reikok jauzia emateko eta euskaraz sortzeko akuilatu ninduen arte. Akuilu horren emaitza da eskuartean dugun liburua. Liburuko ‘haikuak’ lau denboratan daude sailkatuta, lau urtarotan, Japoniako haijin batzuek egin ohi duten gisara. Izan ere, liburuaren egituratzeko eredutzat hartu dut Issa Kobayashi-ren “Berrogeitamar ‘haiku’” izeneko liburua. Izenburua, bestalde, ez da ausaz hautatua izan. Japoniako literaturan hamaika erreferentzia daude gereziekin, gerezi-lorekin eta gezeziondoekin loturik; eta, bestaldetik Euskal literaturaren “Gerezi denbora” nobelara garamatza, Inazio Mujika Iraolaren eleberri horretara. Gerezi denbora, itxaropen denbora, hala izaki oraingoa garaia Euskal Herrian.