Ibaiak basamortuan View larger

Ibaiak basamortuan

Juan Mari Lekuona

978-84-9860-077-3

14,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Juan Mari Lekuona

    Deskribapena:

    “Ibaiak basamortuan” poema liburu baten asmoa da. Bete ez zen, baina bidean zegoen, Juan Mari Lekuonaren poesia liburu baten agerpena.1992. urtetik 2003. urte arte liburu hau izan zuen esku artean Juan Mari Lekuonak, euskal poeta nagusiak. Zoritxarrez ez zuen asmoa burutu. Liburu honetan aurkezten ditugunak eskuizkribuak dira, liburuaren konposaketa lanerako prestaturiko materialak, poemaren idazkerara heldu arte.Bere azken poema liburua izan zitekeenaren berri ematera gatoz, Juan Mari Lekuonaren azken urteotako barne sentipenen testigantza eskaintzera. Berak idatzitakoa errespetatu nahi izan dugu eta edizio faksimila ematen dugu, bere letraren, duda-muden eta erabakien berri emango duen argitalpen fidela osatuz.Ibilbide luzea egin zuen Juan Mari Lekuonak (Oiartzun, 1927-Donostia, 2005) euskal poesiaren alorrean. Gogoratu beharrekoak dira bere lan garrantzitsuak: “Mindura gaur” (1966), “Muga beroak” (1973), “Ilargiaren eskolan” (1979) eta “Mimodramak eta ikonoak” (1990).